FAMILIA EGONALDIAK
Familia egonaldiak antolatu dituzte euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko
Etxekoekin euskara praktikatu, euskara klaseak edo euskara sentsibilizazio saioak jaso eta beste familia batzuekin euskaraz gozatzeko egun batzuk pasa nahi dituztenentzat, familia egonaldiak antolatu dituzte apirila eta uztailerako .
Gurasoen euskara mailaren arabera, 3 proposamen ezberdin sortu dituzte:
1️⃣ APIRILAren 5etik 11ra
- B1-B2 maila duten gurasoentzat:
Aste bat barnetegian: 7 egun eta 6 gau, Gotainen (Zuberoa) eta Arantzan (Nafarroa).
2️⃣ APIRILAren 13tik 18ra
- A2 maila duten gurasoentzat:
Aste bat ikastaldian: 5 egun eta 2 gau, Arbona (Lapurdi) eta Bakaiku (Nafarroa).
→ ¿Nolakoa izango da egonaldia?
Goizean, helduak euskara klaseetan izango diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira. Arratsaldean, guraso-haur aktibitateak proposatuko dira, eta arratsalde batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioak.
Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzea ere, euskararen eta euskal kulturaren bidez.
3️⃣ UZTAILAren 20tik 25era
- Euskara dakiten familientzat:
5 egun eta 4 gau, Larzabalen (Behe Nafarroa) eta Donostian (Gipuzkoa).
¿Nolakoa izango da egonaldia?
Goizean,helduak hausnarketa eta sentsibilizazio saioan izango diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira. Arratsaldean, guraso-haur aktibitateak proposatuko dira.
Helburua da familia euskaldunen egoeraz hausnartzea, hizkuntza tresnak indartzea eta familien hizkuntza ohiturak sendotzea.
Egonaldi hauen antolaketan ondoko eragileak arituko dira: Plazara kooperatiba, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete .
🗓️Izena emateko epea zabalik dago urtarrila amaiera arte.
ℹ️ Informazio gehiago (programa, prezioak eta izen-ematea):







