FAMILIAK
JANTOKIA
Gure ikastolako jangela ez da ohiko eskola-jangela. Ikastolan, jantoki eta eguerdi garaiko jolasgaraia kudeatzeko eredu berritzailea dugu; hain zuzen, haurren garapena eta balioen lanketa sustatzen duen Mahi-Mahi eredua. Hemen, gure haurrek modu osasungarrian jateaz gainera, esperientzia dibertigarria eta hezigarria bizi dezakete. Pertsonengan oinarritutako jangela da.
Mahi Mahi eredua
Eredu berri hori abian jartzeak gure lanmoldea aldarazi du, eta haurren beharretara egokitu behar izan dira espazioak. Elikaduraz gain, Mahi-Mahi proiektuak hainbat alderdi jorratzen ditu: umeak nola sentitzen diren momentu ezberdinetan, nola aprobetxatu jatordu garaia baloreetan hezitzeko eta euren autonomia garatzeko edota nola egokitu jangela. Ikastolako Mahi-Mahi jantokiak esperientzia zirraragarria eskaintzen die haurrei, euren rolen birplanteamendutik hasita.
Ikusi gainontzeko menuak
JoanGARRAIOA
Andramari Ikastolak autobus zerbitzua eskaintzen du Zornotzan eta inguruko herrietan (Igorre, Lemoa, Bedia eta Usansolo).
Autobusaren ibilbide eta ordutegia
GOIZEKO ORDUTEGIA |
Goizeko Geralekua |
Arratsaldeko Geralekua |
ARRATSALDEKO ORDUTEGIA |
ARRATSALDEZ JARDUN TRINKOA |
---|---|---|---|---|
7:55 | Usansolo | Eskolak | 16:40 | 14:50 |
8:07 | Lemoa | Gane | 16:43 | 14:53 |
8:18 | Igorre | Merkatua | 16:45 | 14:55 |
8:30 | Ogenbarrena | Ogenbarrena | 16:48 | 14:58 |
8:33 | Merkatua | Igorre | 17:05 | 15:15 |
8:34 | Gane | Lemoa | 17:09 | 15:20 |
8:38 | Eskolak | Usansolo | 17:18 | 15:27 |