📊 FAMILIEN GOGOBETETZE INKESTA
Urtarrilean zehar, ikastolarekin duzuen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta batzuk egin genituen. Hiru inkesta egin genituen: familien artean egindakoa, urtero ikasleen artean (LH6, DBH 2 eta DBH 4) egiten duguna eta langileen artean egin den inkesta.
Gaurko buletin honetan familien inkestaren emaitzak partekatzen ditugu. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen pertsona guztiei (guztira 111 familiaren erantzunak jaso ditugu); izan ere, bertan jasotako informazioak egiten ari garen bidea baloratzeko zein hurrengo urratsak aurreikusteko balio digu. ✨
👉 Gurasoen inkestaren emaitzak
🔑 Oharra: Dokumentuan sartzeko ikastolako helbide elektronikoko erabiltzailearekin sartu beharko duzue.






