Skip to main content

FAMILIENTZAKO PROGRAMAK

Udalak ikasturte honetan ere eskaintza paregabea jarriko du zuen eskura. Hona hemen parte hartzeko aukera eskainiko duten programak:

πŸ“– AZALERAKO IPUINAK

Irakurzaletasuna lantzeko gunea da, 0-2 urte bitarteko haurtxoentzat, guraso, hezitzaile, zaintzaile eta familiakoez lagundurik.
Abesti, ipuin, hitz joko, poema eta masajeen bidez literaturaren mundura hurbilduko dira.

πŸ‘‰ Zentzumen guztiak aktibatuz: entzumena, ikusmena, usaimena, dastamena eta ukimena.

  • Norentzat: 0-2 urteko haurrak eta euren guraso edo/eta zaintzaileak (1+1)
  • Non: Txikien liburutegian
  • Izen-ematea: izenemateak.amorebieta-etxano.eus

 

πŸ—£οΈ EUSKARA UMEENGANDIK GURASOENGANA TRANSMITITZEKO TAILERRAK

Heldu euskaldunak ez direnei euskara hurbiltzea eta seme-alabekin uneak partekatzea da helburua.
Umeen bidez, gurasoek eta senideek euskara ikasi, sentiberatu eta euskarazko harremanak sustatzeko aukera izango dute.

  • Norentzat: 5-8 urteko umeak dituzten familientzat (LH1, LH2, LH3)
  • Noiz: Hilean behin, 3. asteartean
  • Non: Herriko ikastetxeetan (hilabete bakoitzean batean), guraso elkarteekin elkarlanean

 

πŸ“š EUSKALTEGIKO ESKAINTZA

Euskaltegiak, ohiko eskaintzaz gain, gurasoentzako eta etorkinentzako ikastaro bereziak eskainiko ditu.

πŸ“… Izena emateko aukera irailean izango da.

πŸ‘‰ Animatu eta parte hartu!