DBH4ko FRANTSESEKO TALDEA DONIBANE LOHITZUNEN
Astearte honetan, DBH4ko Frantseseko taldeak irtenaldia egin zuen Iparraldera, zehazki Donibane Lohitzunera . Euskal Herriko iparraldean euskara ez ezik frantsesa ere erabiltzen dela aprobetxatuz , ikastolan ikasitako frantses hizkuntza praktikan ipini ahal izan zuten.
Gure taldea nahikoa ez zela eta, hiru ikastetxe batu ginen txango berean: Portugaleteko eskola publikoa, Bilboko Kirikiño ikastola eta Zornotzako Ikastola.
Behin Donibanera helduta, lehenengo zeregina herriko merkatuan egin genuen: ikasleek zenbait produktu erosi zituzten bertan, frantsesez frantses hiztunekin eta euskaraz euskaldunekin.
Ondoren, Ganbeta kale ezagunera abiatu ginen, bertako dendetako produktuak ikusi eta oroigarriak eta beste erosteko, hor ere euskaraz edo frantsesez. Ganbetan bertan, eliza eta bertako ontzia ere ikusteko aprobetxatu genuen.
Gero, hondartzara abiatu ginen, bazkaldu eta olgetan aritzeko. Esan behar da iragarpenaren gainetik ere giro atseginak errespetatu gintuela eta egunaz gozatzeko aukera izan genuela.
Arratsalde aldera eguraldia goitik behera aldatu eta eurijasa etorri zitzaigun. Horren ondorioz, pixka bat trabestu zitzaigun azken zeregina: jendeari galdetuz hainbat leku aurkitzea eta zenbait galderari erantzutea.
Dena dela, ordura arte eguraldiak errespetatu gintuela eta, egun bikain eta ederra pasatu genuen!










