FRONTOIA ALOKATZEKO JARRAIBIDEAK
Frontoia erabiltzeko aukera izango duzue, bai hiruhilabeteko erreserben bidez, bai ordu solteetan.
📌 Kontuan hartu beharrekoak:
- Hiruhilabeteko erreserbak: talde bakoitzak eguna eta ordua aukeratu ahal izango du hiruhilabete osorako, ordainketa aldez aurretik eginda.
- Talde arduraduna: talde bakoitzean pertsona bat izendatuko da erreferente gisa.
- Ordu bereko eskaerak: bi talde edo gehiagok ordu berean izena emanez gero, arduradunei jakinaraziko zaie.
- Lehen aukera: elkarrekin adostea.
- Hitzarmenik ez bada: zozketa bidez erabakiko da.
- Libre gelditzen diren orduak: behin hiruhilabeteko erreserbak finkatuta, banaka erreserbatzeko aukera egongo da.
- Kudeaketa: erreserbak, giltza eta ordainketa eskolaz kanpoko arduradunaren bidez egingo dira.
💶 Prezioak
- 3 hilabetez: 60 €
- Egun solteak: 6 €/ordu
→ Alokairu epea: iraila–azaroa.
👉 HEMEN klik eginez ordua hartzeko galdetegia aurkituko duzue.






