Skip to main content

GABONETAKO AGENDA

ZORNOTZA

[Ipuin-kontalaria]

→ Ipuin-kontalaria: Ipuinen ordua da”- Maider Alcelay

  • Data: abenduak 21
  • Ordutegia: 12:00
  • Lekua: Zelaietako Liburutegian

(2018-2020 urteetan jaiotako umeei zuzenduta)

> Informazio gehiago: Gazte Informazio Bulegoan 946300649

 

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Antzerkia: “Zimurren artean

  • Data: abenduak 26
  • Ordutegia: 17:30
  • Lekua: Zornotza Arteoa

Ma lanpetuta dabil azkenaldian eta umeak amonaren etxean utzi ditu. Nanuk mirespenez entzuten ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok etengabe egiten du zaunka: etxea miatzen aritu da eta aitonaren txapel zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela. Jakituriaz eta umorez beteriko belaunaldien arteko bidaia musikan zehar.

 

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Antzerkia: “Zepo Zapo“- Markeliñe

  • Data: urtarrilak 3
  • Ordutegia: 17:30
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Zepo gerrara joan zen… eta han bera bezalako beste bat aurkitu zuen, baina desberdina. Bi soldadu etsai aurrez aurre. “Gaiztoa” bestea da. Bera da arrotza eta kanpotarra.
Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan?
Keinu bidezko ikuskizuna, familientzako, edozein gerraren istorioa kontatzen duena. Beno, gerra batean protagonista direnenen istorioa.
Emoziotik eta eszenaren egiatik sentsibilizatu nahi du, telediarioen pantailaren hoztasunetik erabat aldenduta.

> Sarrerak eta informazio gehiago

 

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Antzerkia: “Atearen bestaldean” (Hika)

  • Data: urtarrilak 4
  • Ordutegia: 17:30
  • Lekua: Zornotza Arteoa

Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira. Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

> Sarrerak eta informazio gehiago

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Antzerkia: “Esna

  • Data: abenduak 20
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Berrizko Kultur Etxea

Norbaitek beste bat dela irudikatzen du, bere larruan jartzeko ariketa egiten du, gero bizitako esperientziak aberastuta itzultzeko. Jolasaren bidez animalia, edo lorea, jostailua, ura edo haizea bera irudikatzen du. Mutil batek neska bat dela imajinatzen du, neska batek mutila dela amets egiten du. Beste neska bat konbentzituta dago mutila dela, harik eta neska dela konturatzen den arte; jaio zen unera itzultzen da, jaioberriaren ama dela imajinatzen du, gero amaren amona eta amonaren birramona, tximino bat dela imajinatzen duen arte. Ikertu, jolastu, lokaztu egiten dira, bata eta bestea izateko gai direla ohartzen dira, ni izan naitekeen pertsona bat, bera eta zurekin, bat izatera behartuta egon gabe, bera eta zurekin.

> Sarrerak eta informazio gehiago