Skip to main content

GABONETAKO AZOKA

NOIZ: ABENDUAREN 17an, larunbata.

NON: UDALETXEKO PLAZAN

ORDUTEGIA: 11:00etatik 13:00etara.

ZER EGONGO DA:

  • Bertoko produktuen ERAKUSKETA (11:00-11:30) – SALMENTA (11:30-13:00).
  • Ikastolako TRIKITILARIAK.
  • TALOA. (LH 1eko gurasoak)
  • DBH 4ko ikasleek egun horretan ikasbidaiarako dirutxoa bildu ohi dute eta gauza piloa antolatu dituzte asmo horrekin.

OHARRAK:

  • Umeek 11:00etarako egon beharko dute plazan produktuekin.
  • Egun horretan umea ezin bada azokara joan, eskola-eguna dela aintzat hartuta, ikastolara egiaztagiria ekarri eta tutoreari eman beharko dio. Produktua larunbatean azokara eraman behar da, dela zuzenean, azoka hasi aurretik, dela ikaskide baten bidez.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeak BASERRITAR jantzita etortzea komeni da, tradizioa nabarmentzea nahi dugu eta (zapata erosoak ekarri).
  • Larunbatean EZ da eskolaz kanpoko partidarik egongo
  • 13:00ak arte umeak irakasleen ardurapean egongo dira (HH4 eta HH5ekoak 12:30ak arte).
  • Gurasoek 13:00etan etorri behar dute seme-alaben bila (HH4 eta HH5ekoak 12:30ean)
  • Eskolako Agenda 30aren baitan, eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoari jarraituz, aurten ez da plastikozko poltsarik emango. Norberak etxetik bere poltsa ekartzea gomendatzen dizuegu. Bestela, ikastolako oihalezko poltsa 2 eurotan erosteko aukera izango duzue.

 

ANIMATU ETA HURBILDU ZAITEZTE DENOK PLAZARA

 

Zalantzak eta galderak gelako tutorearekin argitu.

 

 

KARTELA