Skip to main content

GABONETAKO AZOKA 2023

Giro ederrean egin zen joan den larunbatean, abenduaren 16an, Andramari Zornotzako Ikastolak antolatzen duen gabonetako azoka. Herriko plaza produktuz eta jendez lepo, urteroko hitzordura batu ginen ikastolako ikasle, familia, langile eta herritar ugari. Ikastolaren proiektua kaleratu eta giro onean ospakuntzarako tartea hartzeko ere baliatzen dugun eguna da azokakoa. 

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu azoka arrakastatsua izateko gogotsu lanean aritu zareten guraso, ikasle eta langile guztiei. Batera gauza handiak eta ederrak egiten dakigu, bejondeigula!

Eguneko irudiak jasotzen dituen argazki galeria Drive bidez partekatuta duzuen orokorrak karpetan dituzue ikusgai.