Skip to main content

GABONETAKO IRAKURKETA

Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari 📖. Gabonetako garaian, liburua opari ezin hobea izan daiteke! 🎁 

Ostiral honetan hasita eta igandera arte, Durangoko Liburu eta Diska azokara hurbiltzeko eta aurtengo nobedadeak bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea izango duzue.
Juul kanpainaren web-orrialdean ere (www.juulkanpainaren.eus),  “Irakurgidak” atalean haur eta gazteentzako gomendatutako ipuin eta liburu-zerrenda aurkituko duzue. Era berean, ikastolan edo udal liburutegietan aholkua eska dezakezue.
Zuen seme-alaben hezkuntzan elkarrekin lanean jarraitzeko asmotan, irakurketa ona opa dizuegu!