Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Gau Beltza. Gurasoentzako gomedioak

By 2022/10/19No Comments

ARIMEN GAUA, GURASOENTZAKO OHARRA

Joan den asteko buletinean argitaratu zen ikasleen eskutitzean irakurriko zenuten bezala, aurten ere iritsi zaigu Gau Beltza DBH4ko ikasleen eskutik. Zertaz ari garen ezagutzen ez duzuenontzat, esango dugu LHetik gorako  ikasleentzako ibilbide “beldurgarria” prestatzen dutela ikastolako DBH4ko ikasleek, ikasbidaiarako diru apurtxo bat biltzeko asmoz.

Horren harira, aurreko urteetako esperientzia gogoan, gomendio batzuk luzatu nahi dizkizuegu seme-alabak bertara eraman nahi dituzuen gurasoei.

Lehenengo eta behin, pazientzia, ulermena eta malgutasuna eskatu nahi dizkizuegu: kontuan hartu ibilbide hori ez dela ekintza profesionala:ikasleek antolatutakoa da,  borondate on guztiarekin, eta dirutxoa ateratzeko asmoarekin. Ezinezkoa da, beraz, edozein ikuskizun profesionalekin erabiliko genukeen zorroztasunez jokatzea: akatsak egongo dira, hanka-sartzeak… Ahalik eta gutxienak, espero dugu, baina gogoan izan: ez dira profesionalak, ezta amateur helduak ere: 15 urteko ikasleek prestatutako ibilbidea da.

Bigarrenik, arduradunen jarraibideei kasu egiteko eskatu nahi dizuegu: gertatu izan da, eta akaso aurten ere gertatuko da, ilara luzea izatea eta denok lehenak sartu nahi izatea. Hori ekiditeko neurriak hartu ditugu (sarrerak txandakatzea, besteak beste) baina lortuko ez bagenu ere, arduradunen aholkuei adi egoteko eskaera luzatzen dizuegu.

Azkenik, hartu kontuan ordutegi zehatza daukagula: hasiera ordua 17:15ean izango da, ikastolako klaseak amaitu ostean hasiko garelako ibilbidea taxutzen. Eta horretarako denbora beharko dugu. Ildo beretik, 19:04ean sartuko da azkeneko txanda. Izan ere, ikastola zarratu egin behar da eta hurrengo egunerako dena batuta utzi behar da. Eta, horretarako, ezinbestekoa da denboraz jokatzea. Denbora-tarteekin zorrotzak izango gara, beraz.

Gomendioak ulertuko dituzuelakoan, urriaren 27an ikusiko dugu elkar.

 

HAUXE IZANGO DA TXARTELAK SALTZEKO ETA IBILBIDEAN SARTZEKO ANTOLAKETA:

–-TXARTELEN SALMENTA

Urriaren 25ean, asteartean, 16:30etik 17:30era bitartean, salduko dira lehenik eta behin, ikastolako ate nagusian. Egun horretan 1€-ean salduko dira. 

Urriaren 27an, ibilbidearen egunean bertan, 16:45ean hasiko da txartelen salmenta, HAURTZAINDEGIKO ATE TXIKIAN. Egun horretan, 1,50 €-an salduko dira.

–TXARTELAK DENBORA-TARTE JAKINEN ARABERA SALDUKO DIRA, KOLORE BAKOITZA ORDU TARTE BATI EGOKITUTA, ordu laurdeneko txandetan.

Hala, kolore gorria duten 28 txartel salduko dira, 17:15ean hasi eta 17:31ra arte: 7 laguneko 4 txanda, 4 minutuko tarteetan.

Kolore urdina duten 28 txartel, 17:31n hasi eta 17:47ra bitartean.

Kolore berdea duten 28 txartel, 17:47an hasi eta 18:03ra bitartean.

Kolore horia duten 28 txartel, 18:03an hasi eta 18:19ra bitartean.

Kolore arrosa duten 28 txartel, 18:19an hasi eta 18:35era bitartean.

Kolore laranja duten 28 txartel, 18:35ean hasi eta 18:51ra bitartean.

Kolore zuria duten 28 txartel, 18:51n hasi eta 19:07ra bitartean.

–LH 1etik gorako ikasleentzako ibilbidea da. Ez da onartuko txikiagorik sartzea.