OHARRA
Kanpo espazioak eraldatzeko planaren baitan, urrats berri bat emango dugu datorren astean. Maiatzean egindako Batzar Nagusian iragarri modura, jolasgune berri bat sortuko da ikastolako goiko patioaren erdian, eta horrek patioaren egitura bera eraldatuko du.
Izan ere, planean jasota zegoen modura, goiko patioan jolaserako baliagarria izango den egurrezko egitura berri bat jarriko da eta horrek lurzoruan ere aldaketak ekarriko ditu.
Datorren astelehenean ekingo zaio obrari eta zenbait egunetan goiko patioaren zati bat hesituta egongo da. Espero dugu obra ez dela luze joango eta, zalantza barik, egun batzuetako trabak mereziko du, ikastolan espazioak eraldatzeak aukera berriak sortuko ditu eta.






