Skip to main content

GOLDATZEN 🌳

Ginkana egin eta geroko  mezuak iralean elkartuko ginela esaten zuen. Orain, iraila pasatu da eta urria… baina hemen gatoz bueltan, gure herrian euskararen sustraiak landatzeko!

¿Zer egingo dugu?

Azaroaren 30ean elkartuko gara Jauregibarriako frontoian. Familia bakoitzak zuhaitz bat lorontzi batean landatuko du. Lorontzi hori apaintzeko hainbat material izango duzue eskura: errotulkiak, artilea eta gometxak.

Ekintza amaitutakoan, trikitrien soinuari jarraituz, Jauregibarriko parkera joango gara, eta han, festa giroan, “Goldi” Zornotzako Euskararen zuhaitza landatuko da.

Amaitzeko, txokolate beroa guztiontzat! ☕

Noiz: Azaroak 30, igandea
Non: Jauregibarriako frontoia
Ordua: 11:00etan
Izena-ematea: Azaroak 13tik 20ra → Hemen izena eman

Egitaraua:

  • 11:00 – Harrera eta ongi etorria
  • 11:20 – Lorontzi apainketa
  • 12:00 – Zuhaitz txikien landaketa
  • 12:30 – “GOLDI”ren landaketa
  • 13:00 – Txokolate beroa eta música 🎶

Etorri gugaz, euskara errotzera! 🌱