Skip to main content

Ostiralean Zornotzatik igaroko da Korrika, goizaldean, 3:30ak inguruan. Ikastolak eta bertako langileok gure kilometroak eta petoak erosi ditugu gure ekarpentxoa egiteko asmoz. Egokitu zaigun “kilometroa” Urbano Larruzea kalearen sarreratik (Charanga dendaren aurrean) San Miguel kaleko “Clarel” denda parera arte doa (bertan kartela/marka egondo da lurrean-K22) eta Andramarikide guztiak gonbidatzen zaituztegu bertan parte hartzera.

Gu ostiral goizalde honetan Korrikara goaz, eta zu?