GURE HAURRAK ERE BADIRA
Ikastolen mugimenduak bat egin du haur palestinarren egoera salatzeko martxan jarri den “Gure haurrak ere badira” dinamikarekin. Hurrengo astetarako hainbat ekimen berri iragarri dituzte eta mugimenduko ikastola guztiak gonbidatu dituzte ekimen hauek ikastola bakoitzean ere lantzera.
Dinamika berri hau urriaren 25ean Bilbon amaituko da elkartasun egun handi batekin eta bitartean bestelako ekimenak proposatu dituzte: osteguneroko elkarretaratzeak, zapata bilketa eta urriaren 16rako proposatuko duten elkarretaratze berezia. Datozen asteotan joango gara zehaztasunak ematen.
Langile komiteak deituta ere hurrengo bi ostegunetarako goizeko 8.30ean elkarretaratzeak egingo dira, ikastolaren sarreraren parean, palestinar herriarekin elkartasunean.

Gure haurrak ere badira ekimenak, era berean, kamiseta batzuk jarri ditu salgai. Ikastolatik eskari bateratua egingo da, horrela nahi duten kide guztientzat. Beraz, kamisetak eskuratu nahi badituzue, zuzenean ekimenaren on-line dendara jo dezakezue edo ikastolak horretarako sortu duen galdetegiaren bidez eskatu (azken eguna: datorren asteartea, urriak 7).






