Skip to main content

ZAPATA BILKETA ETA EKITALDIA

Joan den astean iragarri genuen modura, Euskal Herriko Ikastolek bat egin dugu “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin, Gazako herritarrekin elkartasunean. Ostegunero goizeko 8.30etan ikastola parean egiten ari diren elkarretaratzeei ekimen berriak gehituko zaizkie hurrengo egun eta asteotan. 

Hiru aipatuko ditugu gaur: 

  • Bihartik aurrera, datorren asteko ostegunerarte (urriaren 16rarte) zapata zaharren bilketa egingo dugu ikastolako sarreran (idazkaritzaren ondoan). Zapata hauek urriaren 16an ikastolan eta urriaren 25ean Bilbon egingo diren ekitaldietan erabiliko dira. 
  • Urriaren 16an, datorren asteko ostegunean, hiru ekimen izango ditugu: egunean zehar, gaiaren inguruko lanketa egingo dugu ikasgeletan, 14.30ean ikasleekin mosaiko bat egingo dugu, eta arratsaldez, 16.35ean, ikastolako goiko patioan familiekin elkarretaratzea. Arratsaldeko ekitaldian zapatak erabiliko ditugu eta ahalik eta lagun gehien biltzea izango da helburua, Euskal Herriko gainontzeko ikastoletan egingo diren elkarretaratzeekin bat eginez. 
  • Urriaren 25ean Bilbon “Gure haurrak ere badira” ekimenaren baitan egun osoko egitaraua egongo da. Goizetik arratsaldera hitzaldiak, ipuin-kontaketa, pailazoen kalejira, manifestazioa eta ume palestinarrei omenaldia egingo zaie. 

Informazioa eguneratu ahala, ohiko bideetatik zabalduko dugu.