Skip to main content

ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Joan den asteburuan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalak jokatu ziren Aulestin, eta gure ikasleek zein ikasle ohiek presentzia handia eta oso arrakastatsua izan zuten!

Alde batetik, Ane Makazaga gure ikasleak idatzizko txapela jantzi zuen 🏆. Bestetik, bat-bateko final handian, maila eta saio ederra eskaini ziguten Naroa Iturriozek eta Maddi Aurtenetxek (gure ikasle ohiak eta egun Ibaizabal Ikastolan dabiltzanak), Bizkaiko gazte onenen artean daudela erakutsiz.

Guztira, gure ikastolako 23 ikaslek hartu zuten parte idatzizko finaletan, maila hauetan banatuta:

  • LH6: 7 ikasle
  • DBH1: 3 ikasle
  • DBH2: 7 ikasle
  • DBH3 – Batxilergoa: 6 ikasle

Zorionak denei! Egindako ahaleginak jaitsi du bere saria, eta argi dago gure artean bertsorako zaletasuna oso bizi dagoela. Plazera da zuek bide honetan ikustea!