Skip to main content

JARDUNALDI TENKIKOAK ETA UDAL FOROA

Joan den astean Zornotzako Eskolako Agenda 2030aren eskutik jardunaldi teknikoak eta Udal Foroa ospatu ziren eta, bertan, gure ikastolako LH6ko ekoordezkari talde bat eta IRAES taldeko bi ordezkari egon ziren. 

Lehenengo ekitaldiaren helburua, gure ikasleei segurtasunez mugitzeko aholkuak ematea izan zen, eta udaltzaingoaren arduraduna eduki genuen hizlari. Horrez gain, adingabeen parte-hartze sistemaren inguruko informazioa partekatu zitzaien; hots, orain arte, ikasleek Zornotzako gune seguruak eta ez hain seguruak aztertu dituzte eta horiek guztiak mapa batean bildu ostean, konponbideak aztertuko dira. 

Ondoren, Udal Foroan, herriko ikastetxeetako ordezkariek bideratuta, eskolarteko foroan adostutako ondorioak Udalari aurkeztu zizkioten, hala nola, eskola bideetan antzemandako arazoak, hauek konpontzeko proposamenak, elkarguneen mapak eta herrian proiektu hau zabaltzeko komunikazio aukerak. Honen ostean, alkateak eskola bideak markatuko dituzten seinaleen diseinua aurkeztu zizkien eta kolorea hautatzeko bozketa egin zuten. Hori horrela, irailetik aurrera seinale horiek kalean ikusiko ditugu eta ikasturtearen hasierarako, begiraleak egongo dira gure ikasleak ikastolara bidean laguntzen. 

Amaitzeko, IRAES taldearen ordezkari moduan, Atxart Bilbatua eta Malen Arexolaleibak ikastolan egindako uraren kontsumoaren inguruko ikerketa aurkeztu zuten.