MARTXOAREN 8A HAUR HEZKUNTZAN
Haur Hezkuntzako umeek Martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, landu eta ospatu dute hainbat ekintzaren bidez.
Emakumeen borroka eta eginkizuna ezagutu, eta beraien sormena erabiliz, kartelak eta marrazkiak sortu zituzten emakumeen garrantzia aldarrikatzeko. Gero, kartelok ikastolako hormetan jarri zituzten, guztiak elkarrekin ospatzeko. Martxoak 8aren ospakizuna kantu eta dantzarekin bukatu zuten emakumeen ahalduntzea ospatuz.