HAUR LITERATURA ARETOA
Aurten ere, Berbaro Elkarteak antolatzen duen Haur Literatura Aretoko ekintza sorta ate joka dabil.
Ostiralean hasi eta azaroaren bukaera bitartean, gure ikasleak ipuin, antzerki eta sormen tailerretan murgilduta egongo dira.
Hauek dira programatutako ekintzak.
HH 4-5:
- HH 4-5: URRIAK 25 (asteazkena) Zelaieta zentrora joango gara eta haur literatura aretoan parte hartuko dugu.
Goizean zehar burutuko ditugu planteatuta dauden ekintza desberdinak, hori dela eta, egun horretan ez da sarrera malgua egongo, beraz, haur GUZTIAK 09:00etarako gelan egon beharko dira.
LH 1-2-3:
- LH 1-2: URRIAK 25 (asteazkena) Ikastolara ipuin kontalaria etorriko da.
- LH 1-2: URRIAK 26 (osteguna) Zelaieta zentrora joango gara erakusketa girotu bat ikustera.
Ekintza hori goizeko 09:20etan izango da. Egun honetan, LH1Ako ikasleak EZ DIRA IGERILEKURA joango.
- LH3: AZAROAK 29 (asteazkena): Zornotza Aretora bajatuko gara antzerkiaz gozatzera.
Horretaz gain, ikasturtea aurrera doan heinean LH3ko ikasleek Haur literaturaz gehiago gozatzeko aukera izango dute.
LH 4-5-6:
IPUIN KONTALARIA: MAITE FRANCO (Askoraren eskutik)
- LH4: URRIAK 23 (astelehena): Kontakizun fantastiko baten bitartez errespetua eta elkarbizitzarako baloreak lantzeko aukera paregabea eskainiko digu bisita honek.
SORMEN TAILERRAK:
- LH5: URRIAK 20 (ostirala)
- LH6: URRIAK 26 (osteguna)
LIBURU ERRALDOIA. GAIA. UDAZKENA
LH5 eta LH6ko ikasleek liburuaren orrialdeak hostoz, istoriz eta sormenez beteko dute urriaren 23-27ko astean.
ANTZERKIA:
- LH4: AZAROAK 29 (asteazkena): Zornotza Aretora bajatuko gara antzerkiaz gozatzera.
Eguraldiari dagokionez ezin dugunez ezer ziurtatu, irteeretako egunetan, zapata eta erropa erosoak ekartzea eskertuko genizueke. Eta behar izanez gero, euritakoa eta zira ekartzea baita.