Skip to main content

HAURREN AURREAN, HELDUAK ERDU!

Etorkizunean umeek euskaraz egiteko, euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa dela ikusita, eta hainbat gurasok, ikastetxek eta eragilek duten kezkarekin bat eginez, 0-12 urte bitarteko gurasoei zuzendutako ekimena lantzen ari dira Taupan.

Haurren ingurua euskaldunagoa izateko aurrerapausoak eman nahi ditugu eta, horretarako, gurasoak sentsibilizatu, ahaldundu eta haien hizkuntza praktikak aktibatzera bideratu nahi ditugu.

Ekimena adin tarte horretako guraso guztientzat izango da, gurasoen egoera linguistikoa edozein dela ere. Izan ere, guztiek dute aukera norabide horretan ekarpenak egiteko.

Informazio garrantzitsua:

Ekimen nazionala izango da eta abenduaren 9an egingo da aurkezpena, antolaketan parte hartzeko profila duten guztiei zuzenduta: zuzendariak, irakasleak, guraso elkarte edo taldeak, interesa duten gurasoak…

Bi hitzordu jarri dituzte aukeran, egokien datorkizuenera joan ahal izateko:

Saioetan izena emateko, egin klik hemen!