Skip to main content

Zornotzako Udalak parte-hartze prozesu bat hasiko du, haur eta gazteen bizikidetza hobetzeko eta udalerrian gazteekin egiten den lanari modu integratuan heltzeko diagnostikoa eta esku-hartze plana egiteko.

Ekintza horien barruan, diagnostikorako eta lan-ildoak proposatzeko hainbat jarduera jarriko ditu abian, ikuspegi desberdinak eta osagarriak kontuan hartuta, honako eremu hauetan, besteak beste: ikastetxeak, familiak, gizarte-ekintza, berdintasuna, aisialdia, kultura, kirola, herritarren segurtasuna eta, jakina, haur eta gazteak berak.

Andramari Zornotzako ikastolako familien kasuan, zehazki, partaidetza-prozesua bi fasetan antolatuko da.

  • Lehenik eta behin, ikastetxearen barruan bateratutako galdetegien hausnarketa bilatuko da. Horretarako, testuaren azpian doan galdetegia betetzea eskatzen dizuegu (ikuspegi partekatua lortzeko barne-gogoeta eginez). Galdetegia bidali helbide elektroniko honetara: zornotza@ikastola.eusOndoren, enpresari familia guztien galdetegiak bateratuta bidaliko zaizkio.
  • Azkenik, eta galdetegi guztien emaitzak aztertu ondoren (IGE guztietakoak eta eragile guztietakoak), behin-behineko dokumentu bat egingo du enpresak. Fase honen berri aurrerago emango dizuegu.

Prozesuaren garrantzia dela-eta, aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen laguntza.

Zuen laguntza izango dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.

GALDETEGIA