Skip to main content

Pasa den asteartean, urte 2ko gelakoek ikasturteari bukaera ezin hobea emateko autobusera sartu eta Gautegiz-Arteagara abiatu ziren leku berriak ezagutzera.

Ikastolara heldu zirenean urduri zeuden umeak, azkenean iritsi baitzen autobusean joateko eguna. Motxilatan bazkaria sartu, komunetik pasatu eta poz-pozik kalerantza joan ziren, bertan autobusa zuten zain.

Guraso batzuen begiradapean, autobuseko txoferrari motxilak eman zizkien banan-banan eta autobusera igo ziren atzera begiratu barik.

Bakoitza leku baten jarri eta lokarriak ondo lotuta zituztenean, autobusa martxan jarri zen. Orain bai, BAGOAZ!

Heldutakoan begiratu zein ondo pasatu zuten gure txikiek: