Elikaduraren gaiari bukaera emateko, 3 urteko gelakoek erroskilak egin dituzte gelan.
Osagaiekin apur batez esperimentatu ondoren, orearen zati bat hartu du haur bakoitzak eta forma eman dio. Azkenik laban sartu apur batez eta hamaiketako gozoa izan zuten.
4 urtekoek aldiz fruta desberdinekin egindako gominolak egin zituzten.
Zukua egin, gelatina bota, nahastu dena ondo eta moldeetak bota zituzten, hozkailuan ordu pare bat egin ondoren, Txutxe festa!
5 urteko gelan errezeta desberdinak egin ostean gosari osasuntsua egitea pentsatu zuten. Eta hauek bai artistak gosariak prestatzen… Ogia, aguakatea, tomatea, gazta freskoa eta pernila zeukaten. Bakoitzak nahi zituen osagaiak jarri eta gosaltzera!
ON EGIN EKIPO!