Skip to main content

Sukaldaritzaren gaiarekin jarraituz, 3 urteko gelakoek gozoa eta gazia dastatzeko aukera dibertigarriak egin dituzte.

Alde batetik krispeta saltariak egin dituzte, arto aleak salto ta salto ibili dira haurren barreen artean krispeta potoloak bihurtu arte. 

Krispeten errezeta:

  • Arto aleak
  • Olioa
  • Gatz pizka bat

Beste alde batetik, egun beroak izan ditugula aprobetxatuz,  fruta izozki ikaragarriak egin eta dastatu dituzte.

Haurrek frutak moztu, zatiak edalontzi baten sartu eta zukuarekin bete dituzte. Azkenik, makiltxo bat jarri eta hozkailura sartu dituzte. Izoztu denean, edalontzik atera eta… jan egin dituzte!

izozkiaren errezeta:

  • Fruta zatituta
  • Zukua
  • Makiltxoak
  • Edalontzia