Skip to main content

HEDATZE PROIEKTUA

Bigarren  ebaluazioa amaituta, HEDATZE proiektuko hirugarren ebaluazioko tailer eskaintza berria aurkeztera gatoz. 

Datorren astean, otsailaren 24tik 26ra bitartean, ez da indartze ezta aisialdi tailerrik ere eskainiko. Liburutegia zabalik egongo da,  ordea, asteartean izan ezik. Hartara, martxoaren 6tik aurrera emango zaie berriro hasiera.

Honako aurkezpen honetan daukazue ikasleei aurkeztutakoa. Aurreko ebaluazioan bezala, galdetegi baten bidez datozen egunetan izena emateko aukera izango dute. Etxean eskaintzaren inguruan hitz egin eta galdetegia elkarrekin betetzea gomendatzen dizuegu. Hura betetzeko epea datorren ostiralean bukatuko da

Aldez aurretik eskerrik asko zuon prestutasunagatik.