Skip to main content

HEDATZE PROIEKTUA ABIAN

Irailaren 15etik HEDATZE proiektua abian da.
Lehen asteetan, izen-emateak kudeatu eta taldeak osatu bitartean, liburutegi zerbitzua egongo da eta irailaren 29tik aurrera gainerako tailerrei hasiera emango zaie (indartze tailerrak, bikaintasun tailerrak, aisialdi tailerrak eta ikasle batzordeak).

Ikasleei jadanik aurkeztu zaie eskaintza eta, galdetegi baten bidez, datozen egunetan izena emateko aukera izango dute. Etxean eskaintzaren inguruan hitz egin eta galdetegia elkarrekin betetzea gomendatzen dizuegu. Galdetegia betetzeko epea datorren ostiralean bukatuko da.

Honako aurkezpen honetan daukazue ikasleei aurkeztutakoa. Hala ere, datorren asteko guraso bileretan informazioa aurrez aurre jasoko duzue eta zalantzak argitzeko aukera izango duzue.

Bukatzeko, proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa da zuen laguntza. Horregatik, aisialdiko tailerren eskaintzan eta liburutegiko zaintzan gurasoen parte-hartzea bildu nahi dugu: alde batetik eskaintza aberasteko eta, bestetik, ikasleei ikastolako bizitzaren baitan beste harreman mota bat eskaintzeko. Aurten, nobedade gisa, DBH4ko gurasoei gonbidapena luzatu nahi diegu ikasbidaiarako finantzazioko ikasle batzordea dinamizatzeko.

Hori horrela, galdetegi hau erantzuteko eskatzen dizuegu.

Aldez aurretik eskerrik asko zuen prestutasunagatik!