EGUBERRIETAKO TXOKOLATE EGUTEGIA
Hendaiako Gure Ikastolatik beraien proiektua sustengatzeko Eguberrietako Txokolatezko Egutegiak saltzen dituzte.
Aurten, zazpigarrenez, ilusio handiz ekin diote beraien diru-iturri nagusia den Eguberrietako txokolate-egutegien kanpainari. Txokolateak Baigorriko Laia txokolategikoak dira, diseinua Asisko Urmeneta marrazkilariak egina da, eta egutegiari bertsoa Amets Arzallus bertsolari eta Hendaiako ikastolako ikasle ohiak jarri dio.
Andramari Zornotzako ikastolatik eskari bateratua egingo dugu egutegia nahi duten familia guztientzat.
Prezioa eta epea:
- Prezioa: 12 € egutegi bakoitza
- Epea: igandea, azaroak 23 arte
Eskaria egiteko: https://labur.eus/gsbfi63m







