TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERA ARDURATSURAKO DEKALOGOA
Gure bizimoduan, digitalizazioak eta sare-sozialak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira; hori horrela, “heziketa digitalaren” beharra azaleratu egin da. Hain zuzen ere, gai horrekin kezkatuta, orain dela bi ikasturte familia talde bat elkartu ginen, boluntario, ikastolako langileekin batera gai honen inguruko hausnarketa egiteko. Hausnarketa horrek agerian utzi zuen gidaritza edo bidelaguntza digitalaren beharra.
Horren harira, bi ikasturte hauetan hainbat tailer egin ditugu eta, bertan, gailuen erabileran hezteko irizpideak, gakoak eta estrategiak lantzen aritu gara. Azkeneko tailerrean TEKNOLOGIA DIGITALEN ERABILERA ARDURATSUA IZATEKO DEKALOGOA sortu genuen. Dekalogoan ikastolako komunitatea osatzen dugunon konpromiso zehatzak adierazten dira. Gure seme–alabekin etxean erabilgarria egingo zaigun tresna izatea da dekalogoaren helburu nagusi bat.
Badakigu ikasturte honetan hainbat aldiz jarri garela harremanetan zuekin gai honen inguruan aritzeko. Horren jakitun, hau da ikasturte honetan eskatuko dizuegun azkeneko esfortzua. Zer eskatuko dugu? Dekalogoari zuen atxikimendua ematea. Atxikimendua emateko papera bete baino ez duzue egin behar. Ondoren, zuen seme-alabaren tutoreari eman edo idazkaritzan dagoen postontzian bota dezakezue ekainaren 9a baino lehen. Atxikimenduen kopuruaren berri emango dugu, baina izen-abizenak isilpean gordeta.
Eskerrik asko eta jarrai dezagun lanean!