Skip to main content

HEZKIDETZAKO LOGO BERRIA

Gaur logo berri polit-polita aurkeztuko dizuegu! šŸŽØ ā€œHezkidetza taldeak sortutako logoa da eta gure ikastolako baloreak –elkar zaintzea, errespetua eta inklusioa– irudikatzen dituena.ā€ Logo honek kolore asko ditu, eta kolore bakoitzak gauza oso garrantzitsu bat adierazten du: denok elkar zaindu eta errespetatzea.

LOGOAREN ESANAHIA

Ā 

Arrazakeriaren aurkako eguna
Esaten digu pertsona guztiak direla politak eta bereziak, azal-kolorea edo jatorria edozein dela ere. Denok gara desberdinak, eta hori da mundua hain ederra egiten duena!
Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
Honek erakusten digu inori ez zaiola minik egin behar. Eskuak zaintzeko eta maitatua sentiarazteko dira, ez min egiteko!
Emakumearen eguna
Egun berezi honetan, emakume guztiak ospatzen ditugu: amak, amonak, irakasleak… denak dira ausartak eta bihotz handikoak!
LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna
Kolore askoko bandera bat bezalakoa da: bakoitzak bere moduan maitatu dezake eta bizi daiteke, eta hori dena da ongi! Denok gara politak gure izatearekin.

Eta logo berriak guzti hau gogorarazten digu:
🄰 Bihotza erabili, besteei lagundu eta elkarrekin pozik bizi!

Amaitzeko… Zu ere logo honen parte zara!🌟