Skip to main content

HEZKIDETZA TALDEA: LEHIAKETA

🎨 Lehiaketa: Logo bat sortu garrantzizko hiru egunetarako

 

Hezkidetza taldetik gatoz ikasturte honetan egingo dugun ekintza baten berri emateko. Dakizuenez, urte osoan zehar lantzen ditugun arren badira garrantzi berezia hartzen duten lau data:

    • Azaroak 25: Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
    • Martxoak 8: Emakumearen eguna
    • Martxoak 21: Arraza-bereizkeria ezabatzeko nazioarteko eguna 
    • Maiatzak 17: LGTBIQ+ fobiaren kontrako eguna

Lehiaketa bat proposatu nahi dizuegu egun horietarako ekintza bateratu bat egiteko helburuarekin.

Ikastolako familia guztiak parte hartu ahalko dute (guraso, ikasle, guraso-ikasle, ikasle taldea, irakasle…).

  • Zer gin behar da? Hiru egun horien mezua biltzen duen logo bat sortzea.
  • Epea: azaroaren 5a izango da aurkezteko azken eguna.
  • Nora bidali? hezkidetza@zornotzaikastola.eus (logoa gehi azalpen txiki bat)

Azaroaren 25ean logo irabazlea aurkeztuko zaie ikasleei, egun horretako ekintzen artean.

Irabazlearentzat sari sinboliko bat egongo da.

 

HEZKIDETZA TALDEA