HEZKIDETZAREN ALDEKO KAMISETAK
Hezkidetza taldeak urteko 4 egun esanguratsuak biltzen dituen logodun kamisetak sortu ditu. Egun berezi horietan, komunitateko kide guztiok —ume zein nagusi— kamiseta janztea da asmoa.
Hori horrela, hezkidetzaren aldeko kamisetak 10€tan eskuratzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Kamiseta nahi duten familiek galdetegi hau bete beharko dute. Bertan, beharrezko datuak adierazi ahal izango dituzue (neurriak, kopurua, eta abar).
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik.
Hezkidetza taldea.






