HEZKUNTZA LEGEAREN AURREPROIEKTUAREN BALORAZIOA
Apirilaren 25ean LEGE AURREPROIEKTUA onartu zen. Onarpen honen ondoren, maiatzaren 4an Durangon EAEko ikastola guztiekin ezohiko batzar bat egin zen, egungo hezkuntza-testuinguruaren aurrean eta duela egun batzuk ezagutu berri dugun Hezkuntza Lege Proiektuaren balorazio bateratu bat egin eta hemendik aurrerako pausoak eta estrategia definitzeko asmoz.
Asteartean ikastolen Elkarteko Zuzendaritza eta organo gorena den Artezkaritza Kontseiluko kideak Ikastolen Etxean elkartu ziren horren balorazioa egiteko, eta, ikastolen ustean, euskal gizartearentzat eta ikastola mugimenduarentzat ezinbestekoak diren aldaketak proposatzeko.