Skip to main content

HEZKUNTZA PROEKTUA BERRITZEN

Andramari Zornotzako Ikastolan Hezkuntza Proiektu berritu baten sorkuntzari ekin diogu 2024-2025 ikasturtean, azken asanbladan onartu zen bezala. Prozesua komunitate osoaren parte-hartzearekin garatzen ari gara; irakasleak, familiak eta zuzendaritza elkarlanean ari gara etorkizuneko ikastolaren norabidea zehazteko.

Prozesuaren lehen urrats modura, iraila eta martxoa bitartean, klaustroak Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren inguruko formazioa jaso zuen, oinarri teoriko sendo bat izan eta Hezkuntza Proiektuaren berrikuntzan bide argia izateko.

Maiatzean, berriz, hausnarketa kolektiborako fasean sartu gara. Bi saio antolatu ditugu familiekin, Hezkuntza Proiektuaren oinarriak modu parte-hartzailean elkarrekin lantzeko:

  • Maiatzaren 6an: Zer-nor gara? galdera gidari, ikastola-ereduaren inguruko gogoeta sakona egin genuen.
  • Maiatzaren 13an: Zer lortu nahi dugu? galderaren baitan, pertsona-ereduaren inguruko hausnarketa eta eztabaida landu genuen.

Familien lan-saioak oso emankorrak eta aberasgarriak izan ziren, nahiz eta guraso gutxik parte-hartu duten. Eskerrik beroenak eta aitortza berezia luzatu nahi diegu parte hartu zuten gurasoei, beren ekarpen eta prestutasunagatik.

Era berean, astearte honetan, maiatzaren 20an, klaustroarekin egindako lan-saioan pertsona-ereduan sakondu genuen. Izan ere, pertsona-eredua izango da Hezkuntza Proiektuaren ipar eta ardatz nagusia.

Ikasturtea amaitu bitartean, orain arte jasotako ondorio guztiak biltzen dituen proiektuaren lehen atalen zirriborroa idaztea dagokigu, eta datorren ikasturtean hausnarketa prozesua berreskuratuko dugu, Nola lortu nahi dugu? galderari erantzunez. Berriro ere zabalduko da parte hartzeko aukera eta dei egingo dizuegu prozesuan gurekin batera aritzeko. Se abrirá de nuevo la posibilidad de participar y os llamaremos a participar en el proceso.

Hezkuntza Proiektu berrituaren sorkuntza martxan da!