Skip to main content

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Azken asanbladan azaldu eta onartu zen modura, ikasturte honetan ekingo diogu ikastolaren Hezkuntza Proiektu berritua sortzeari. Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren gaineko formazio sakona egin du hasteko ikastolako klaustroak eta horren ondoren ekin diogu Hezkuntza Proiektua berritzeari, duela hamabost egun azaldu genuen moduan

Hezkuntza Proiektuaren oinarriak zehazteko fasean bi saio antolatu ditugu maiatzean, familiekin batera. Ondokoak izango dira saioak: 

  • Maiatzaren 6an, asteartea: Ikastola ereduaz gogoeta
  • Maiatzaren 13an, asteartea: Pertsona ereduaz gogoeta

Saio biak arratsaldeko 17.00etan hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten da. 

Gogoeta saio horiek behar bezala antolatu eta aurrez dokumentazioa bidaltzeko, bertaratzeko asmoa duzuenok apirilaren 9a baino lehen izena ematea eskatu nahi dizuegu.