Skip to main content

2025-26 IKASTURTERAKO AURKEZPEN BILERA

Dagoeneko ikasturte hau bukatzear dago eta 2025-2026 ikasturteari begira jarri gara Andramari Zornotzako Ikastolan. Hori dela eta, datorren ikasturtean HH 0, HH 1 eta HH2ko gelatan egongo diren familiekin haurtzaindegiko aurkezpen bilera egingo dugu.

  • Eguna: ekainaren 18a 
  • Orduan: 18:00etan
  • Tokia: ikastolako liburutegia

Bestalde, ikastolako hizkuntza-irizpideak kontutan izanik, aurkezpena elebietara egongo da eta azalpenak euskaraz emango dira. Familiaren batek aldibereko itzulpen zerbitzua erabiltzea nahi izanez gero, mugikorrean TELEGRAM programa deskargatu beharko luke eta aurikularrak ekarri beharko lituzke. Etxean ezin izango bazenute deskargatu, ikastolako sarreran zain egongo gara bilera baino 15 minutu lehenago.

Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan.

HH1. zikloko hezitzaileak.