Skip to main content

BEGIAK ITXI ETA ATSEDEN HARTU

Haurrak etengabe mugimenduan aritzen dira, eta loari esker hartzen dute atsedena. Loak bizitza osoan badauka garrantzia, are handiagoa izaten da bizitzako lehenengo urteetan; izan ere, funtsezkoa da haurraren garapenean. Loa premia da, edatea eta jatea bezain garrantzitsua.

Horregatik, Ikastolan gure txikiek atsedenerako espazio egoki eta segurua daukate. Lagun artean, lasai eta goxo.