MUGIMENDUA ETA GARAPENA
Oinetakoak kendu, beroketak egin, marra urdinean jarri eta… 1, 2 eta 3! Denok batera dorrea apurtzera!! Zein ondo pasatzen dugun psikomotrizitate saioetan!
Baina saio horiek ez dira soilik jolasteko; psikomotrizitatea oso garrantzitsua da haur hezkuntzan. Haurrek mugimenduaren bidez beren gorputza ezagutzen eta kontrolatzen dute eta emozioak eta harremanak sendotzen dituzte. Txikien garapena modu integralean lantzeko aukerarik onena ematen digu psikomotrizitateak. 🏃♂️💨






