UDABERRIA GELAN
Udaberria heldu da, eguzkia irten da, txoriak kantari daude… eta gure geletan ere giro hori somatzen dugu! Loreak, tximeletak, erleak eta kolore piloa ikus daitezke bazter guztietan. ✨
Askotariko materialen bitartez, udaberriaren ezaugarriak esploratzen eta ikasten ari gara, gure sormena lantzen dugun bitartean. Zein ederra den urtaro honekin gozatzea! 🎨🌼






