IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA
HH 3, 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleok ikasturteari amaiera emateko Sukarrietara edo Bilboko Europa parkera joatea pentsatu dugu. Irteera bata ala bestea izan, eguraldiaren arabera egingo dugu aukera.
EGUNA: ekainaren 7a.
ORDUTEGIA: 09:00-16:30.
AUTOBUSA: *ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.
EKARRI BEHARREKOA:
- Umeak arropa erosoarekin bidali.
- Bainujantzia jarrita eraman behar dute (eguradia ona bada).
- Etxetik krema emanda etor daitezela.
- Eguzkitako txapela soinean ekarri behar dute (izenarekin).
MOTXILA BARRUAN:
- Hamaiketakoa, bazkaria edo picknick-a (eskatu dutenek ikastolan jasoko dute.
- Aldatzeko mudak (kuleroak edo galtzontziloak).
- Toalla bat.
Irakasleak.