KORRIKARAKO LEKUKOA
Datozen asteetan, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletan, Korrika izango dugu ardatz. Gai honen inguruan hainbat ekintza eta jolas proposatuko ditugu, euskararen garrantzia eta elkarlana sustatzeko asmoz.
Landuko ditugun jardueren artean, bakoitzak bere lekukoa sortuko du. Horretarako, beharrezkoa izango da ume bakoitzak etxetik bere tutu luze bat ekartzea (sukaldeko paperarena).
📅 MARTXOAREN 9a baino lehen ekarri beharko da. Gelan apaindu eta lekuko bihurtuko dugu.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta elkarlanagatik!
Irakasle taldea.






