🏃♂️ KORRIKA TXIKI-TXIKIA
Datorren ostiralean gure txikiek Korrika txiki-txikian hartuko dute parte. Ekintza ondo antolatu ahal izateko, honako xehetasunak hartu behar dituzue kontuan:
- HH1 eta HH2: haurrak 09:15erako gelan egotea gomendatzen da.
- HH3, HH4 eta HH5: egun horretan EZ DA SARRERA MALGURIK EGONGO. Ikasle guztiek 09:00etan GELAN egon beharko dute.
- Hasiera ordua: Korrika Txiki-txikia 09:45ean hasiko da.
- Arropa: Umeek korrika egin beharko dutenez, arropa eta zapatila aproposak ekartzea eskatzen dizuegu.
Egun horretan PUNTUALTASUNA eskatzen dugu ekintza guztiak garaiz hasi daitezen.
Eskerrik asko!






