UDABERRIA LANTZEN
Oporretatik bueltan, 3 urteko gelan udaberria lantzen hasi gara modu berezian. “Azenario Erraldoia” ipuina hartu dugu oinarritzat, eta haurrek istorioa modu esanguratsuan bizitzeko hainbat jarduera egin ditugu. Laster azenarioak landatuko ditugu eta, dena ondo badoa, etxera eramateko aukera izango dugu!
Naturaren zikloak hurbiletik ezagutzeko beste pauso batzuk ere eman ditugu:
- Oilotegia: bertara joaten hasi gara arrautzak biltzera eta oiloak nola zaindu ikastera. 🥚
- Zetarrak: gelan ditugu gurekin! Haien zaintzaren bidez, metamorfosi prozesu osoa zuzenean behatuko dugu. 🦋
Haurrak naturaren zikloak eta bizidunen garapena modu esperimentalean deskubritzen ari dira. Zein zirraragarria den natura zaintzea!






