UDABERRIA
Udaberria gaiak esploraziorako eta ikaskuntza berriak aurrera eramateko ate asko ireki dizkigu.
Hansel eta Gretelen txokolatezko etxearen ipuinetik hasita, antzerki txoko polit bat prestatu dugu, Hanselentzako kaiola eta guzti. Pertsonaia desberdinen karetak jantzita, gure izaera eraikitzen dugu antzezten dugun hitz eta mugimendu bakoitzean.
Gelan ere, hainbat ekintza manipulagarri izan ditugu irudimena garatzeko: intsektuen bilaketa, polikuboekin loreak eraikitzea, oka jolas berezia eta ipuinak asmatzeko puzzleak. 🎭🧩
Gainera, kalera irten gara lupak eta intsektu kutxak hartuta! Bitxobolak, armiarmak, zizareak eta inurriak hurbiletik behatu ditugu: nola mugitzen diren, zenbat hanka dituzten edota begiak nola dituzten aztertu dugu.
Udaberriari amaiera emateko, poztasunaren ostadarra eraiki dugu, bakoitzari poza ematen digun marrazki batekin. Zein ederra izan den urtaro honetaz gozatzea! 🌈🐞






