MATEMATIKAK LANTZEN
Jolasa abiapuntu hartuta, matematikak lantzen aritu gara HH 5 urteko geletan. Manipulazioa eta askotariko estrategiak pentsatuz/ probatuz, deskonponsaketak lantzen aritu gara. Horretarako, material ezberdinak erabili ditugu bolo modura eta zenbait jaurtiketa eginez, emaitzak aztertu behar izan dituzte.
Saio hauetan, modu dibertigarrian lortu dugu:
● 10 zenbakiaren deskonposaketa ulertzea eta adieraztea.
● 10 osatzen duten zenbaki bikoteak (adibidez, 7 eta 3) modu naturalean aurkitzea.
Saioaren amaieran, jolastuz ikasitakoa paperean irudikatu dute. Ikasleek modu aktiboan parte hartu dute, eta sormenari esker, ikaskuntza esanguratsua sustatu dugu.
Zein ondo pasatzen dugun zenbakiekin! 🌟






