Skip to main content

GAU BELTZA

Haur Hezkuntzako gelan ilusio handiz ari gara 🎃 Gau Beltza prestatzen. Urriaren amaieran ospatzen den festa berezi hori ospatzeko, umeok kalabazak margotzen, sorgin eta mamuak sortzen, eta gelak kolore ilunez eta misterioz apaintzen.

Helburua: haurrek euskal tradizio hori ezagutzea eta, aldi berean, sormena , elkarlana eta beldur “dibertigarrien” inguruko emozioen kudeaketa lantzea da. Giro dibertigarri eta parte-hartzailean, umeek primeran pasatzen dute prestatzen eta ikasten .

Bide batez birgogoratzen dizuegu urriaren 31n, Gau Beltzaren egunean , nahi duena koadrodun alkandora eta praka bakeroekin jantzita etor daitekeela. 👻