Skip to main content

INNOVAMAT GELAN

Ikastute berriko lehenengo aste zoroak bukatuta, HH 2. zikloko haurrak egunerokotasunean murgiltzen hasi dira.

Hainbat ekintzen artean, Innovamatekin espazioetako jolasekin eta lehen tailerrekin ere hasita gaude.

Hemen ikus dezakezue zeinen ondo dabiltzan Matematikako hainbat kontzeptu landu, ulertu eta bereganatzen.

Ikastolako jarduerez harago, Innovamat ez da familiez ahazten eta etxean jolasekin jarraitzeko, ume bakoitzeko karpeta bat dauka.

Karpeta barruan aukituko duzuena:

  • Innovamaten nondik norakoak azaltzen dituen aldizkari bat
  • Karta joko bat (aldizkarian aurkituko dituzue argibideak)
  • Pegatinaz beteriko bi folio  (karpeta apaintzeko)

Aste honetan karpetak etxera bidaliko ditugu, etxerako lan eta guzti. 5 urteko gelakoek ezin izan dute gehiago itxaron eta karpetak apaindu dituzte, baina 3 eta 4 urtekoek etxean apainduko dituzte, bakoitzak nahi duen bezala.

Behin apainduta, karpeta ikastolara bueltatu beharko da, tailerren errepresentazio faseko lanak zuokin partekatu ahal izateko.

Gogoratu aldizkaria eta karta jokoa etxerako direla.