Skip to main content

Negua aurrera doa, eta gure txikiek urtaroaren inguruan izan dituzten hainbat proiektu amaitzen doaz.

3 urteko gelan, irudimena eta originaltasuna abian jarriz, haur bakoitzak bere elurretako panpina sortu du. Aurpegiko atal batzuk, elurretako panpinaren hain esanguratsuak diren botoiak eta bufanda ere jarri diote, artilea, gometsak edo kartulina bezalako materialak erabiliz.

4 urteko gelan, ostera, neguan ere ohitura osasuntsuak izateko garrantzia erdigunean jarrita, talde lan izugarria egin dute gure txikiek. Eskuak ondo garbitu eta osagai denak nahastu ostean laban sartu eta… voilá! Zelako ogi gozoa atera zitzaien!

Azkenik, haur zoriontsuak gura ditugu Andramari Zornotzako Ikastolan. Horregatik, batzuetan izaten ditugun kezkak eta beldurrak plazaratzeko Kezkamuzelak sortu dituzte 5 urteko haurrek. Egurrezko gorputza eta kolore anitzeko erropak egin dizkiete, etxera eramaten dituztenean buruko azpian jarri eta amets gozoak izateko.