ONGI ETORRI 2025
Neguko oporrrak amaitu dira eta bueltan etorri gara denok ikastolara.
Lagunak berriz ikusi, eurekin jolastu, dantzatu eta oporretako hainbat kontu partekatu ditugu. Oletzerok eta Mari Domingik ekarritako oparietaz hitz egin dugu, gurasoekin goxotasunean igarotako tarteak ere kontatu ditugu eta 2025a indartsu hasteko gogoarekin etorri gara berriz ikastolara.
Eta urte berriarekin, hilabete berria ere estreinatu dugu, eta, nola ez, gai berria ere bai. Oraingoan negua gaiari helduko diogu eta ziur gaude milaka gauza bitxi ikasiko ditugula.








