UDABERRIKO PROIEKTUA
Azken aste hauetan haurrak oso gustura aritu dira udaberriko urtaroaren ezaugarriak ezagutzen: eguraldia, loreak, animaliak eta naturan gertatzen diren askotariko aldaketak behatu ditugu. 🌸
Gaiari amaiera emateko, proiektu berezi bat egin dugu. Ipuina entzun, ulertu eta haren inguruan hainbat jarduera sortzaile egin dituzte: marrazkiak, elkarrizketak, eskulanak eta talde-lanak, besteak beste.Â
Amaierako proiektu bezala babarrun aleen esperimentua burutu dugu. Haurrek babarrunak landatu eta haien hazkundea behatzeko aukera izan dute, egunero zainduz eta gertatzen ziren aldaketak ikusiz. Modu honetan, landareen hazkuntza-prozesua gertutik ezagutzeaz gain, ardura eta zaintza ere landu dituzte. 🌱
Esperientzia oso aberasgarria eta motibagarria izan da haurrentzat, eta ilusio handiz parte hartu dute proiektu osoan zehar.Â
Eskerrik asko etxetik emandako laguntzagatik eta elkarlanagatik! ✨






